viernes, 24 de febrero de 2017

OTSAILAK 20 - 24 BITARTEKO ASTEA

Aste honetan ebaluazioko azterketekin aritu dira ikasleak. Asteartean Ekonomiako azterketa egin zuten. Hurrengo saioan azterketaren emaitzak ezagutu zituzten.
Astea bukatutzat emateko, "La Gran Apuesta" eta Leopoldo Abadiaren bideoan agertutakoa berrikusi eta azaldu dugu eta haiei buruzko galderak erantzun dituzte.

domingo, 19 de febrero de 2017

OTSAILAK 13 - 17 BITARTEKO ASTEA

Aste honetan ikasleek 2. ebaluazioko azterketekin hasi dira.
Klasea emateko egun bakarra izan dugu eta azterketetarako ikasteari ekin diote ikasleek.

sábado, 11 de febrero de 2017

OTSAILAK 6 - 10 BITARTEKO ASTEA

Astean zehar filmarekin jarraitu izan dugu. Etenak egin ditugu filman zehar ikasleek argumentoa ondo ulertu zezaten.
Azkenengo saioan, filma bukatu ostean, ikasleek azterketa prestatzen hasi dira.

miércoles, 8 de febrero de 2017

URTARRILAK 30 - OTSAILAK 3 BITARTEKO ASTEA

Astean zehar lan-taldeek euren lanak aurkezten jarraitu dute. Asteartean Txartela Opaxuei buruzko lana eta Apuestetako negozioei buruzkoa aurkeztu ziren. Ostegunean Volkswagen-i buruzko lanarekin aurkezpenak bukatutzat eman genituen. Ostiralean "La Gran Apuesta" filma ikusten hasi ginen, azken urteotan bizi izan dugun krisiari buruzkoa.

miércoles, 1 de febrero de 2017

URTARRILAK 23 - 26 BITARTEKO ASTEA

Aste honetan 8. gaiari hasiera eman diogu eta ostegunean taldeek lanen aurkezpenekin hasi egin dira. Aurkeztutako lehenengo lanak Pentsioei eta Porrot egin duten enpresei buruzkoak izan dira.